Ordiziako Amets Bide dantza taldeak antolatuta, Dantza Asteburua egingo dute Ordizian. Bihar eguerdian Pasaiako taldearen ballet emanaldia izango da, eta arratsaldean Amets Bideko ballet eta Euskal dantzetako dantzarien saioak. Igande eguerdian berriz, bi taldeek Barandila egingo dute, Barrena parkean.