Mikel Estala Ordizian jaio zen, baina 2003tik Altzagan bizi da. «Lasaitasun bila etorri ginen eta gustura gaude. Hamar ordu lanean egon ondoren, lasaitasuna nahi duzu, ez aldamenekoaren builak edo zulagailua entzun. Etxeberri Goikoa baserrian bizi gara». Lanari dagokionez, Mugitegi tailerreko bazkidea da. Aluminiozko leihoak egiten dituzte.
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Asteburuan autokarabana hartu eta hortik zehar joatea: neguan eskiatzera, mendiko bizikletarekin…
Eski estazio bat?
Candanchu. Autokarabana erosi genuenean, neguan ez genekien nora joan eta berriro eskiatzen hasi ginen.
Gustuko liburua?
Ez dut irakurtzeko ohiturarik.
Pelikula edo telesail bat?
Ocho apellidos vascos.
Musika talde bat edo musikari bat?
Doctor Deseo.
Abesti bat?
Corazon de tango.
Kolore bat?
Gorria.
Oporretarako toki bat?
Alabak Salouko Sanguli kanpinera joaten dira gustura. Lagunak egin zituzten eta urtero astebete bertan pasa beharra dugu.
Zer gosaltzen duzu?
Kafe ebakia.
Zein da jaso duzun opari bereziena?
Bi alabak: Maier eta Deiane. Maierrek 15 urte ditu eta Deianek 7.
Altzagan biziko ez bazina, non biziko zinateke gustura?
Lazkaon.
Altzagako alkatea bazina, zer egingo zenuke?
Garai bateko baloreak aspaldi galdu ziren eta horrek pena ematen dit. Bizilagunen arteko harremana landu beharra dago.