Uztailaren 2an eta 3an izango den Legoreggae jaialdiaren antolatzaileetako bat da Joanes Arratibel (Legorreta, 1990). Aurtengoa berezitasunez betetako jaialdia da. «Lehenengo aldiz eserita egon beharko da, eta janaria zein edaria mahaietan banatzen ibiliko gara». Nahiko berandu arte ez dute erabaki jaialdia egin edo ez, eta behin aurrera egitea erabakita, «legeak astez aste aldatzen joan dira eta dena aurreikustea ez da batere erraza izan».
Zaila izan al da taldeak lotzea?
Lan horretan Revolutionary Brothers anaiak ibiltzen dira eta beti erraztasunak ematen dizkigute. Datozen taldeak erabateko prestutasuna erakutsi dute jaialdian egoteko, oso gustura gaude.
Ze zaletasun dituzu?
Musika, leku eta kultura berriak ezagutzea, saskibaloia, snowboarding-a…
Pelikula bat edo telesail bat.
Pelikula Snatch, cerdos y diamantes, eta telesaila Breaking bad.
Liburu bat.
El club de la lucha.
Musika talde edo abeslari bat.
Doble V, Damian Marley, DUB INC…
Abesti bat.
Azken aldian That´s not true, Skip Marley & Damian Marley.
Oporretarako leku bat.
Balkanak. Gehiago ezagutzeko gogoarekin geratu nintzen.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Esanahi asko duen binilo bat.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesne bat, gose gutxirekin jaikitzen naiz.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Horrelako batzuk badaude dagoeneko, onak eta txarrak.
Amets bat.
Gizarte justuago bat, denak berdintasunean bizi ahal izateko.
Bizitzako plazer txiki bat.
Ingurukoak gustura ikusten dituzunean.
Goierriko txoko bat.
Aralarko parajeak.
Legorretan biziko ez bazina…
Dexentetan bueltatuko nintzateke bisitan.