Ana eta Jose Luis Gonzalez, Amaia Blazquez • Auzokide 95 (Ordizia)
COVID 19k eragindako egoerak baldintzatuta lanean jarraitu dugu, nahiz eta legeak urtero nahitaezkotzat jotzen zituen jabe- bilera batzuk baino ez ditugu egin. Azkenean, 2021eko maiatzaren 4ko Errege Lege-Dekretuak jabetza horizontaleko erregimenean dauden erkidegoen jabe-batzordeei aplika dakizkiekeen ez ohiko neurriak ezarri ditu. Neurri horiek Alarma Egoera amaitu zenean eta, osagarri gisa, lurralde bakoitzean dagokion erkidegoak ezarri dituen arauak aplikatzen hasi gara. Horrela, etenda geratu da jabekideen batzarra deitu eta egiteko betebeharra 2021eko abenduaren 31 arte, baita aurreikus daitezkeen diru sarreren eta gastuen plana eta urteko aurrekontuak batzarrean aurkezteko derrigorra ere. Luzatutzat jotzen dira urteko azken aurrekontua eta azken batzarrean onartutako karguak. Salbuespen gisa, 2021eko abenduaren 31 arte atzeratu ezin den akordioa hartu behar den kasuetan, bilerak egin daitezke:
- Bideokonferentziaz edo telefonia konferentzia anizkoitzez, baldintza batzuk betetzen badira.
- Batzarrik gabeko erabakien bidez, botoa postaz ematea edo komunikazio telematikoa bideratuta, baldin eta parte hartzeko bermeak betetzen badira eta jabe guztien eta bidaltzailearen identifikazio nahikoa bermatzen bada.
- Era presentzialean, segurtasun neurriak bermatzen direnean.
Bilerak etxetik bideokonferentzia bidez egiteak zalantzak sortzen ditu. Zenbat eraikinetan jabe guztiek dituzte horretarako behar diren baliabideak eta ezagutzak? Arazo hori konpontzeko bilera mistoak planteatzen dira, hau da, bertaratu nahi duena eta bideokonferentzia bidez nahi duena, baina… ba al dago bideokonferentzia bidezko bilera bat antolatzea atari batean? Ez zaigu iruditzen, horregatik teknologiak bultzatzen duen neurrian, bilerak administratzaileen lokaletara edo horretarako prestatutako beste lokal batzuetara eraman beharko dira, eta bideokonferentzia bidez konektatu nahi duenari eta lokalera joan nahi duenari aukera emango zaie. Atariak ez al dira izango betidanik izan diren bizilagunen bilguneak? Beraz, une honetan, eraikineko jabeen aukerak baloratu eta elkartzeko aukerarik onena topatuz ari gara lanean.
Teknologiak aurrera egiten jarraitzen badu eta bideokonferentzia bidezko bilerak aukeratzen hasten bagara, ez dadila izan lehenbailehen gaindituta egotea espero dugun birusaren mehatxuagatik, baizik eta kudeatzen ditugun komunitateetako jabeek hala eskatzen digutelako.