Maria Eugenia Amenabar Azpeitian jaio zen. Biologia ikasi zuen, eta ondoren Gasteizen lan egin zuen, nekazal munduan, Eusko Jaurlaritzaren beka batekin. 2013a arte Gasteizen lan egin zuen eta 2016tik Partzonerian lan egiten du. Bikotea Zegamakoa duenez, bertan bizi da. «Zegama oso herri erosoa da. Haurrak hazteko aproposa», esan du. Partzoneriako kudeatzailea da. «Partzoneria mendien aprobetxamenduaz arduratzen da: larreak, basoa eta ehiza. Ehizak lana ematen du, baina diru iturri nagusia da. Hona etorri nintzen arte ez nuen ehiza mundua ezagutzen».
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Mendira joatea eta izarrei begiratzea. Nepalen izan nintzen eta Annapurnako bira egin nuen.
Gustuko mendia?
Lehen Izarraitz-Xoxote. Orain Elortxiki.
Gustuko liburua?
Las voces del desierto. Protagonista tribu batekin bidaia bat egiten duen mediku bat da. Liburuak bere bilakaera azaltzen du.
Pelikula edo telesail bat?
Hitchcock asko gustatzen zait. Intriga edo suspenseko klasikoak gustatzen zaizkit.
Musika talde bat edo musikari bat?
REM.
Abesti bat?
Gloria Gaynor-en I will survive.
Kolore bat?
Urdina.
Oporretarako toki bat?
Kantauri itsasoko kostaldea. Zumaiako Itzurun hondartza asko gustatzen zait.
Zer gosaltzen duzu?
Ogia olioarekin eta urdaiazpikoarekin, eta kafesnea.
Jaso duzun opari bereziena.
Jasotzeko nago.
Zegaman biziko ez bazina…
Itsasoa duen lekuren batean.