Betidanik gustatu izan zait argazkilaritza. Gure ama argazki zaharren bildumazalea zen, eta asko erakartzen ninduen horrek. Ourensen (Galizia) jaioa naiz, 28 urterekin etorri nintzen Beasainera, eta orain sei urte Argizpin sartu nintzen nire argazki zaletasunari bide emateko.
Irudiko argazkia oraintxe berritu duten Dolarea parke zaharrean ateratakoa da. Parke hartan Igartzako jauregia enkuadratu zitekeen, arkitektura tradizionala eta graffitidun markoa uztartuz. Lainoek mugimendua ematen diote argazkiari, giro apokaliptiko hori sortuz.
Datu teknikoak
Nikon D5200 • F8 • 6″ • ISO 100