Gorputzeko bero gehienak burutik ihes egiten duela jakinda, neguko hotzak hasten direnerako armairuan bururako txanoren bat izatea komeni da. Gainera, praktikoa den osagarri bat izateaz gain, apaingarria ere bilakatu da, gizonezkoetan zein emakumeetan, haurretan zein helduetan. Aukera zabala dago buruko berokian. Hala ere, azken urteetako joerari eutsiz, batez ere, artilezko txanoak dira erabilienak.