Olatz Conde legazpiarrak Historia ikasi zuen Gasteizen. Hezkuntzan lan egingo zuela uste zuen, baina Gasteizen gidari lanetan hasi zen. Ondoren, herrialde komunistetan espezializatua zegoen bidaia agentzia batean lan egin zuen, eta horrek Errusian lan egitera eraman zuen. Herrira itzuli zenean, Lenburren historia ikastaro bat egin zuen eta Eusko Ikaskuntzaren beka batean lan egin zuen. Ondoren, Lenburren hasi zen lanean.
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Margotzea, egun euritsu eta hotzetan manta batek estalita telesailak ikustea, bidaiatzea, lagunekin afariak egitea…
Gustuko liburua?
Ane Odriozola legazpiarraren trilogiako azkena: Conspiracion en Gibola.
Pelikula bat?
Ken Loach zuzendariaren edozein: I, Daniel Blake, My name is Joe, Sorry we missed you…
Musika talde bat edo musikari bat?
Hertzainak.
Abesti bat?
I will survive.
Gustuko kontzertua?
Extremoduro taldearena.
Oporretarako toki bat?
Collioure edo Cadaques.
Zer gosaltzen duzu?
Ogi txigortua olioarekin eta kafesnea.
Zein izan da zure bizitzako egun bereziena?
Asko ditut. Oso zaila da bakarra aukeratzea, baina duela gutxi, nire lagunek, nik ezer jakin gabe, autoan sartu eta Bordelera eraman ninduten asteburu pasa.
Jaso duzun opari bereziena?
Nire semeek egindakoak.
Goierriko txoko kuttuna.
Mirandaolako parkea.
Legazpin biziko ez bazina…
Seguru aski, Gasteizen.