OSAGAIAK
(4 lagunentzat)
· 8 txerri masail
· 2 tipula
· Porru erdia
· Azenario erdia
· 0,6 litro ardo beltz
· Haragi salda
· 2 patata
· Esnea
· Esne-gaina
· Gustuko perretxikoak
ERREZETA
Masailak
Barazkiak zatitu eta lapiko batean jarri sutan, eta ondo gozatu, karamelu kolorea hartu dezan. Ardoa gehitu, ondo murriztu eta haragi saldaz busti.
Masailak zartagin batean ondo gorritu. Ondoren barazkiei gehitu eta egosten eduki bigundu arte. Jarraian masailak atera.
Daukagun saltsa irabiatu, iragazi eta sutan jarri saltsak gorputza hartu arte. Ondoren, masailak gehitu, 5 minutuz irakin eta gatz puntua eman.
Patata krema
Patatak zuritu, zatitu eta esnez estali sutan jartzeko. 15 minutuz eduki, ondoren irabiatu, puntu horretan, bakoitzak gustuko duen krematsu puntua emanez. Esne-gaina gehitu eta irakin azkar bat eman.
Perretxikoak
Perretxikoak zartagin batean salteatu olio pixka batekin eta gatz puntua eman.
Aurkezpena
Plater batean jarri patata krema, gainean txerri masailak saltsarekin, eta azkenik perretxikoekin apaindu.