ADIFen lan egiten du, trenekin, eta Itsasondon bizi da Fede Guiu Arsuaga (Tolosa, 1964). Alabak haurrak zirenean, ordenagailurako euskarazko jokorik ez zegoenez, bera hasi zen sortzen. Gaur egun, geroz eta errekurtso gehiago badago ere, «denbora-pasa bezala oso gustuko dut». Jokoak biltzeko, irabazi-asmorik gabeko webgunea ere sortu du: txepetxabiltegia.webcindario.com. «Gutxi gorabehera 3-14 urte bitarteko haurrentzat dira jokoak».
Ze zaletasun dituzu?
Margotzea, irakurtzea, mendia, eta udan, buzeatzea.
Pelikula edo telesail bat.
La vida de Brian, Monty Pythonena.
Liburu bat.
El medico (Noah Gordon), El Perfume (Patrick Süskind), El legado de los huesos (Dolores Redondo)…
Musika talde edo abeslari bat.
Joaquin Sabina.
Abesti bat.
Y nos dieron las diez Sabinarena.
Kolore bat.
Berdea.
Oporretarako leku bat.
Rivera Maya (Mexico).
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea gailetekin.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Inauteritako edozein egun, tolosarra naiz eta.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Asteburu pasa SPA batean.
Amets bat.
Kostan bizi, txalupatxo bat eduki eta nonahi buzeatu.
Bizitzako plazer txiki bat.
Lagunekin bazkaltzea edo afaltzea.
Goierriko txoko bat.
Aralar orokorrean.
Itsasondon biziko ez bazina…
Kostako edozein lekutan, adibidez, Getarian.