Txikitatik naturarekin konektatzeko aukera izan dut txango txikiak egin izanari esker, bidaia handiei esker, eta orain, lanari esker. Habitat mota askotatik ibili izan naiz, inguratzen nauen natura irudi fitxategietan bilakatuz.
Neguko elurte batean amilotx urdinarekin topatu nintzen aurrez aurre, Euskal Herriko landazabaletan oso arrunta den koloredun hegazti eder honekin. Klabe altuko argazkia atera nion, esposizio denbora handituz argitasuna konpentsatzeko. Izan ere, elurrak eta izotzak norabide guztietan islatzen dute argia, eta argi inguratzaile leuna sortzen da, itzalak betez.
Datu teknikoak
Nikon D500 • Nikkor 300mm af-s • f/5,6 • ISO 2500 • 1/1250s • 300mm