Yon Ander Marcos • Egurrezko zaldia
Gerardo eta Jokin familia bereko aita-semeak zarete. Zu Gerardo 59 urteko gizon arrunta zara. Zure belaunaldiko beste asko bezala bizitza guztia lanean jardun duzu hamasei urteetatik. Zu Jokin, aldiz, 23 urteko gazte arrunta zara. Aitak behartua unibertsitateko karrera amaitu berri duzu, eta ez dakizu ze bide jarraitu: lanean hasi ala ikasten jarraitzearena. Igande normala da eta familia bazkalosteko mahai inguruan zaudete. Bat-batean, bigarren planoan, gaur egungo gazteen egoerari buruz hitz egiten hasi dira Teleberrian. Guztiak isildu zarete, eta adi-adi entzun duzue iragarkia. Aurkezlearen arabera gaur egungo gazteen bizitza maila gerraostekoaren adinakoa da, eta langabezia tasa inoiz egon den altuenetarikoa. Iragarkiaren ostean zuk, Gerardo, telebista isildu duzu eta zera defenditzen hasi zara: zure garaiko egoera askoz ere larriagoa zela eta garaian garai arazo desberdinak daudela. Zuk aldiz, Jokin, gazteen benetako egoera ikustarazten saiatu zara, aitari datuak kontrastatuz eta argudiatuz. Bota zortziko txikian, doinu librean, bosna bertso. Gerardo, zu zeu hasita. Aurrera.