Ile-apaintzailea da Josune Mujika (Legorreta, 1957). Ez du langintza hutsa, pasioz bizi baitu egunerokoa. 1979. urtean ireki zuen ile-apaindegia eta harrezkero ugari dira haren eskuetatik pasatu diren legorretarrak, «jaio berrietatik 94 urtera artekoak ditut bezeroak». Orrazkerak, berriz, mota guztietakoak: «Batzuk beti berdina nahi dute, baina asko dira zerbait berriaren bila datozenak».
Ze zaletasun dituzu?
Mendira joatea edo itsasertzean ibiltzea.
Pelikula edo telesail bat.
El campeon (Franco Zeffirelli) eta Erlauntza antzezlana.
Liburu bat.
Wilt (Tom Sharpe) eta Alas de plata (Camilla Lackberg).
Musika talde edo abeslari bat.
Oso musika zalea naiz eta oso zaila egiten zait bat aukeratzea.
Abesti bat.
Gontzal Mendibilen Memorian.
Kolore bat.
Berdea.
Oporretarako leku bat.
Kanaria Uharteak: Kanaria Handia eta Lanzarote.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea ogi txigortuarekin.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Abuztuak 11.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Bixkor izeneko txakurtxo bat.
Amets bat.
Biloba bat nire ondoan izatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Txokolate beltza.
Goierriko txoko bat.
San Joan iturria, Baliarrainen.
Legorretan biziko ez bazina…
Itsasoaren ondoan dagoen herri txikiren batean.