Yon Ander Marcos • Egurrezko zaldia
Oraintxe bertan Teleberrian, Kiroletako sailean, Nicolas Duplaa xiberutarrari buruz hitz egin dute. Dirudienez korrikalari honek apretekin egin ohi du kirola, eta euskal tradizioa eta kirola lotuz aurkeztu dute berria. Berri polita iruditu zait, eta zera datorkit burura hau idazten dudan bitartean. Nik neuk, 26 urte ditudanak, txapela janzten dut (Elosegi, noski). Donostian gazte ugari ikusi ohi dut txapeldun noiz edo noiz ere. Baina… estetika hutsa al da? Bai eta ez. Beste galdera batekin erantzungo diozue zuen buruari: «¿Cuanto dinero gastais en el traje de caserito para ir guap@s dos veces al año?».
Horrela da, gazteleraz kontsumitzen dugu gure kultura. Hori gutxi balitz, arraro begiratzen diogu etxeko zerbait daramanari. Egunotan Urretxuko euskaltegian baja bat kubritzen ari naiz, eta nire hainbat ikaslek haien seme-alabak euskaraz mintzatu ohi ez direla aipatu didate. Okerrena ez da hori, okerrena da gazte hauek bezalako pseudo-euskaldun Athleticzale txapeldun asko dagoela jakitea. Euskarak euskaldun egiten ez zaituenaren defendatzailea naiz (hor adibide gurea maitatzen eta zaintzen jakin duten errefuxiatu edo etorkinak adibide), baina gurea estetika hutsal eran kontsumitzen duenari… Keleden!