Argazkilari eta diseinatzaile grafiko bezela lan egiten dut nire estudioan (@mklestudioa) eta eskerrak eman behar dizkiot argazkilaritzari, bizitza aldatu didalako, argazkilaritzagatik hasi bainintzen mendira joaten. Zenbat abentura ordundik argazki eta bideotan gordeta, momentu zoragarri horiek guztiak denboran ez galtzeko… Nire instagram kontuan kontantzen ditut mendiko abenturak, eta gaurko argazkia nola ez, ahaztuko ez dudan egun horietako batekoa da, lagunekin Aizkorrira joan nintzenekoa.
Ze suertea daukagun inguruan dauzkagun mendiak edukita, ez dugu urrutira joan beharrik naturaz disfrutatzeko. Azkenaldian, naturan bizitako momentuei esker bizitza minimalista bat nola eraman ikasi dut, eta meditazioaren laguntzarekin nire egunerokoa hobera aldatu. «Ez daukagu pozik bizitzeko gauza gehiagoren beharrik ingurua zaindu eta ingurukoekin disfrutatzen badugu».
Datu teknikoak
Fujfilm X-T10 • Fujinon 16-50mm • f4 • ISO 250 • 1/1600s • 16mm