Imanol Arangoa leitzarrak 33 urte ditu. Bikotea aramarra du eta han bizi da joan deneko zortzi urteetan. «Saiatu nintzen bikotea Nafarroara eramaten, baina alferrik izan zen, ez nuen lortu». CAF enpresan lan egin du, baina gaur egun langabezian dago. Bere zaletasunak mendian ibiltzea, mendiko bizikletan ibiltzea eta musika dira. Bateria jotzen du. «Beti kuadrilla giroan jo dut», nabarmendu du.
Pelikula edo telesail bat?
Prison break ikaragarri gustatu zitzaidan.
Musika talde bat edo musikari bat?
Euskal taldeak asko gustatzen zaizkit, baina nazioartekoak entzuten ditut batez ere. Korn da gehien gustatzen zaidan taldea.
Abesti bat?
Su Ta Gar taldearen Gau iluna amaitu da.
Kolore bat?
Berdea.
Oporretarako toki bat?
Cambrils.
Zer gosaltzen duzu?
Zukua, eta ondoren, kafesnea bi tostadekin.
Zein izan da zure bizitzako egun bereziena?
Mutikoa jaio zen eguna. Lehenengoa berezia da. Bi seme-alaba ditugu: Izei eta Xuhare. Izei 2016ko azaroan jaio zen eta Xuhare 2020ko ekainean.
Jaso duzun oparirik bereziena?
Seme-alabek egin dizkidaten opariak.
Amets bat?
Euskal Herria librea eta independentea izatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Etxekoekin denbora libreaz gozatzea.
Goierriko txoko kuttuna.
Arama.
Araman biziko ez bazina…
Leitzan.