Ioar Aizpurua Barriola • Musikaren taupadak
Haurrak ginenean, objetu ezberdinekiko erakargarritasuna sentitu izan genuen guztiok seguru; egunero-egunero, joaten ginen lekura joanda, gure eskuek askatuko ez zuten objetu harekiko sentimendua hain zuzen ere. Urteak bete hala, bilduma ezberdinak osatzeko ohitura hartu izan dugu. Puxtarriak alde batetik, kromoak bestetik, musika taldeen disko edota posterrak… Zeren bildumak ez ditugu egin?
Frankfurteko unibertsitateak egindako ikerketa batean arabera, adinean aurrera goazen bitartean, ordea, gero eta gutxiago gara halako ohituretara jotzen dugunak. Baina zergatik? Gizakiok, ez dugu animaliekiko berdintasunik horretan? Hauetako batzuek esaterako, beraien bizitza osoan zehar osatzen dituzte bildumak, objektu edota izkina batean topatzen duten edozerekin.
Guztiaren modura, alde positiboa eta negatiboa bila geniezaioke honi guztiari. Baina norbere begiekin ikusi arte, ez gara ohartuko. Munduko biztanleria 2022 honetan 7,8 mila milioi pertsona ingurukoa da, eta guztiok honetara joko bagenu, zenbat material beharko genuke, bakoitzak norbere bildumatxoa gure etxean izan dezagun? Agian, marterial horren inguruan hitz egin eta pentsatzen jartzeko garaia da. Gaur edo bihar, izango duelako eragina.