Francisco Javier Tomas Ormaiztegin bizi izan da beti. ArcelorMittal enpresan lan egin zuen eta otsailaren 4an aurrejubilazioa hartu zuen. Gaztetan eskubaloian jokatu zuen. Egun, Ormaiztegi inguruan paseatzea gustatzen zaio: Itsason, Kizkitzan, Liernian, Gabirian…
Pelikula edo telesail bat?
Zientzia fikziozkoak eta akziozkoak gustatzen zaizkit. La guerra de las galaxias eta Rambo, esaterako. Dokumentalak ere asko gustatzen zaizkit: historia, natura, etxe konponketak…
Musika talde bat edo musikari bat?
Mike Oldfield, Dire Straits, ZZ Top eta ELO (Electric Light Orchestra).
Abesti bat?
Euskal abestiren bat.
Kolore bat?
Berdea.
Oporretarako toki bat?
Lizarran karabana bat dugu. Galiziara joatea gustatuko litzaidake. Behin, emazteak Donejakue bidea egin zuen eta nik autoan egin nuen laguntzeko.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea, laranja zukua, urdaiazpikoa eta ogi txigortua.
Zein izan da zure bizitzako egun bereziena?
Nire ezkontza eguna eta seme-alaben jaiotze egunak.
Jaso duzun opari bereziena?
Eskubaloian jokatzen nuenean, klubak banderatxoa oparitu zidan ezkondu nintzenean.
Amets bat?
Amets gutxi ditut jada. Dudana dut eta ez naiz kexatuko.
Goierriko txoko kuttuna.
Nire herria.
Ormaiztegin biziko ez bazina…
Ez dut Ormaiztegi utzi nahi. Uztekotan, Oriora joango ginateke: semea Orion bizi da, alaba Usurbilen eta emazteak Oriora joan nahi du.