Oso gazterik erosi nuen nire lehen argazki kamera (Conica C35), 12 urte nituela. Aurrez osabaren reflex batekin ibiltzen nintzen. Urte asko pasa nituen argazkiak automatikoan ateratzen, paisaiak eta erretratuak batez ere. Aro digitala iritsi zen gero. Gehiago gozatzen du sistema honekin, izan ere, Urretxu kultur etxean dugun Argazki elkartean bildu ohi gara, eta gure jakin-nahi guztiak partekatzen ditugu han. Jakin ezazue ateak zabalik ditugula. Erabat erlaxatzen nauen pasio bat da niretzat argazkilaritza.
Irudiko argazkia iazko urtarrilean atera nuen, gurean bota duen azken elurte handian. Urretxutik Irimora igo nintzen. Nire asmoa argazki interesgarriak ateratzea zen –elurra zuhaitzetatik nola erortzen zen, pinuen bazterrak nola estaltzen zituen elurrak iparraldetik–, baina bukaeran irudi poli honekin egin nuen topo: hondoa ilun eta lehen planoan adar elurtuak Irimoko gurutzea apaintzen.
Datu teknikoak
Nikon D 750 • 20 mm • 2,8 • f.10 • ISO 200