Intza Sacristan • Desikasiz, aurrera
Errusian eta Ukranian gertatzen ari denaren harira, lehen aldiz, Bruselasek, errefuxiatuei harrera egiteko arau mugagabea jarri du martxan. Printzipioz, lehen begiratuan, erabaki pozgarria da, zentzuzkoa. Baina ezin dut burutik kendu errefuxiatu hauek europarrak eta gehienbat zuriak direla; eta behin eta berriz adierazten diguten bezala, bizitza batzuk beste batzuk baina garrantzitsu eta baliotsuagoak direla. Zer gertatzen da errefuxiatu siriarrerekin, argeliarrekin, errefuxiatu klimatikoekin, besteak beste? Ez al dute gure eskuzabaltasuna, elkartasuna eta babesa merezi?
Beste behin, garbi gelditu da pertsona batzuen balioa besteen gainetik jartzen dutela. Garbi geratu da hartutako erabaki eta neurrien atzetik arrazismoa, klasismoa, aporofobia dagoela. Errefuxiatuak mugagabe anparatzeko lege hori orain dela 20 urtetatik indarrean egon arren, orain aplikatu da lehen aldiz, nahiz eta orain arte migrazio krisi larriak egon diren. Europako parlamentuak, orain arte, ez du lege hori aplikatzeko beharrik ikusi.
Ongi etorri errefuxiatuak, bai, baina ez denak.