Aste honetan, bi urteren ondoren, Ipar Euskal Herria ardatz duen kultur astean murgilduta daude Seguran. Antolakuntza lanetan ari den Jaione Telleriak (Segura, 1968) dioenez, Iparra-Hegoa garrantzitsua da segurarrentzat, «adin guztietarako eskaintzak daudenez, denentzat dago zerbait».
Zer da zuretzat Iparra-Hegoa?
Iparraldea hobeto ezagutzeko eta herri bat garela aldarrikatzeko aukera bat.
Zein da zuretzat Iparra-Hegoako momentu bereziena?
Euskal Herriko herrialdeen arteko lotura sinbolizatzen duen gereziondoko ekitaldia.
Ze zaletasun dituzu?
Lagunekin ateratzea.
Pelikula bat edo telesail bat.
Madisoneko zubiak.
Liburu bat.
SPrako tranbia.
Musika talde edo abeslari bat.
Idoia Asurmendi.
Abesti bat.
Idoia Asurmendiren edozein.
Oporretarako leku bat.
Zarautz.
Kolore bat.
Berdea.
Zer gosaltzen duzu?
Zukua, kafesnea eta gailetak.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Ikasketetako azken asignatura aprobatu nuela lagun batek esan zidan momentua.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Harri bat.
Amets bat.
Euskal preso guztiak etxean izatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Gaztazko talo bat jatea.
Goierriko txoko bat.
Segurako Madura.
Seguran biziko ez bazina…
Mutiloan.