Yon Ander Marcos • Egurrezko zaldia
Beno adiskideok… Natxo de Felipek esan zuen eran: hauxe da despedidia! Iritsi da ordenagailua gorde eta proiektu berriekin hasteko garaia. Egurrezko zaldia amaitu da, eta honekin absurdokeriaz betetako iritziak. Egurrezko zaldia izenak zera berezi bat zuen. Izena Dada izenetik dator, Errumanieraz hori esan nahi zuena. Dadagileak XX. mende hasierako (bi mundu gerren arteko) urteetan artean jardun zuten. Haien proposamenak ironia eta absurdokeriaz beterik zeuden, haien lanei nondik heldu ez zegoen. Marcel Duchamp izan zen haien artista esanguratsuena. Agian bere lan ospetsuena ezagun izango zaizue: Iturria izenekoa (txizatokia da nolanahi, Interneten sartu eta bota barreak).
Artista horiek XX.mendeko panorama artistikoa guztiz aldatu zuten, eta gaur egunerarte iritsi da haien eragina. Piero Manzoni-k hain ospetsuak diren gorotz latak egin zituen (horiek agian entzunagoak izango zaizuenak). Nolanahi ere, neu ere saiatu naiz atal honetan nire ironia iruzkintzen. Horrek ez du esan nahi esan dudana gezurra denik, inolaz ere ez. Erari buruz ari naiz, pentsamendu baten aurrean jokatzeko moduari buruz. Eta espero dut zuek ere atal honetan zera ikasi izana: denok ditugu hamaika arazo, baina horiei aurre egiteko atera beti ezinezko alde ezinezkoa.