OLENTZERO (I)
Olentzero joan zaigu
mendira lanera,
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duenean
Jesus jaio dela,
lasterka etorri da
berri ematera.
Horra, horra,
gure Olentzero,
pipa hortzetan duela
eserita dago.
Kapoiak ere baditu
arraultzatxoekin
bihar meriendatzeko
botila ardoakin.
Olentzero gurea
ezin dugu ase,
osorik jan dizkigu
hamar txerri gazte.
Saiheski ta solomo,
horrenbeste heste,
Jesus jaio delako
erruki zaitezte.
Horra, horra…
Olentzero gurea
begira honera,
izar dizdizari bat
doa Belenera.
Bere argi dizdiraz
goazen estalpera,
Jesus haurtxoarekin
gaua pasatzera.
Horra, horra…
OLENTZERO (II)
Olentzero begi gorri
nondik ateri duk arrai hori
zorioneko erreketan
arratseko hamaiketan.
Armairuan xagua
haren onduan katua
etxe honetako sariakin
beteko dugu zakua.
OLENTZERO (III)
Olentzero buru haundia
entendimentuz jantzia
bart arratsean
edan omen du
bost arrobako zahagia.
Hoi urde tripa haundia
tragatu baitu
tragatu baitu.
Hoi urde tripa haundia
tragatu baitu zahagia.