Kantua eta dantza, festa aurrea girotzeko
Beasainen astebete falta dute Loinatz jaiak hasteko, baina asteburu honetan hasiko dira jaiak girotzen, kantuz eta dantzaz. Loinatz Musika Eskolak antolatuta, XVIII. Kantaldia egingo dute bihar (19:30). Eta igandean, Aurtzakak antolatutako Dantzari Txikien Eguna egingo dute (10:45ean hasita), zortzi talderekin.