Telefonoa sutan duela dabil Angel Perez ‘Pululu’ (Ordizia, 1968), larunbateko Nazioarteko Mitineko atletekin etengabeko tratuan. «Lan honetan atleten eskertza da gehien asetzen nauena», adierazi du. Atletismoa bere bizitzaren zati garrantzitsua du Perezek, «pentsa, kuadrilla bertan sortu genuen». Lehiatzeari ere ez dio ukorik egiten –Euskadiko txapelketan 3. postua lortu berri du, 1.500 metrotan, master 50-54 kategorian–. «Lehiaketaren sugarra ez da inoiz itzaltzen», nabarmendu du.
Ze zaletasun dituzu?
Lagunekin ateratzea, familiarekin bidaiatzea, korri egitea eta kirola ikustea.
Pelikula bat.
Brianen bizitza (Monty Python).
Liburu bat.
De que hablo cuando hablo de correr (Haruki Murakami).
Musika talde edo abeslari bat.
Coldplay.
Abesti bat.
Human (The Killers).
Kolore bat.
Urdina.
Oporretarako leku bat.
Asko, baina beti itsasoaren ondoan.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea ogi txigortuarekin.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Nire semeen jaiotegunak.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Opari guztiak dira bereziak, opari izate hutsagatik.
Amets bat.
Munduari bira ematea, presarik gabe bidaiatuz.
Bizitzako plazer txiki bat.
Hondartzan, itsasoari begira eta aulki batean eserita irakurtzea.
Goierriko txoko bat.
Larraitz.
Ordizian biziko ez bazina…
Donostian.