Eider Izagirre Bendoiro (Arama, 2002) Enpresen Administrazioa ikasten ari da Oñatin. Bigarren ikasturtea amaitu berri du eta gustura dagoela dio. Prestakuntza dualeko gradua denez, hasieratik praktikak egiten ari da Arrasateko enpresa batean.
Ze zaletasun dituzu?
Mendian eta zaldian ibiltzea gustatzen zait.
Nolatan zaldi zaletasuna?
Bederatzi bat urte nituenean, lagun batzuk zaldian ibiltzen hasteko asmoa zuten eta ni ere probatzera joan nintzen. Gure baserrian ibiltzen naiz, Baliarrainen. Zaldiak bertan ditugu.
Gustuko mendia?
Inguruko mendietara joaten naiz: Murumendira, Gaztelura…
Pelikula edo telesail bat?
Beldurrezko pelikulak gustatzen zaizkit.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Zopilotes. Pandemia aurreko Aramako jaietan egon ziren.
Abesti bat?
Ez dut abesti kuttunik.
Liburu bat?
Ez naiz irakurri zalea.
Oporretarako toki bat?
Torreviejara joaten gara.
Zer gosaltzen duzu?
Ezer ez. Presaka irteten naiz etxetik eta Oñatin hamaiketakoa egiten dut.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Gurasoek lehen zaldia oparitu zidatenekoa.
Sekula egin dizuten opari bereziena?
Zaldi hura.
Bizitzako plazer txiki bat.
Oporretara joatea eta parranda egitea.
Goierriko txoko kuttuna.
Larraitz. Askotan joaten gara.
Araman biziko ez bazina…
Beste herri txiki batean: Zaldibian, Baliarrainen…