Luis Mari Murua Garro naiz (Lazkao, 1954), eta Legazpin bizi naiz 1978. urtetik. Ikatza Argazkizale elkarteko kidea naiz sortze garaitik, 1980tik. Urte askoan hainbat ekintzatan kolaboratzen eta Legazpin ikastaroak ematen aritu eta gero, Euskal Herriko hainbat jubilatu elkartetan ematen ditut orain argazkilaritza ikastaroak. Ikatzako gazteek egiten duten lan hori gaur egun elkartean.
Egunsentiko argazki hau Aizpuru menditik aterata dago, Zeraingo Aizpeako kiskaltze labeen gainaldetik, Aralarri begira jarrita. Behe laino artean ezkutatuta daude Zerain, Segura, Mutiloa, Ormaiztegi, Idiazabal, Olaberria… . Eta eguzkipean juxtu, Txindoki dago.
Datu teknikoak
Nikon D5100 • Nikon 16-85 • 32mm • f29 1/30 • ISO 200