Kontzertu aukera zabala Ordiziako jaietan
Badator Ordiziako Santa Ana jaietako asteburu handia, eta herriko eragileek kontzertu eta ekitaldi ugari antolatu dituzte eta txosna batzordeak. Larunbat honetan, uztailak 23, Bulego taldeak (23:00) joko du plazan. Txosnetan, berriz, Azken Sustraiak, Legatin Rock, Against You eta Ithaka (23:00etan hasita) taldeek joko dute. Eta igandean, Odei Rap kantariaren txanda izango da.
