Estitxu Juarez (eta Eugenio Lazkano) • Iñausti hortz klinika (Beasain)
Bizitza etengabeko ikaskuntza dela esaten da. Era berean, gure lanak ere etengabe ikastea eskatzen digu. Azken ikasketa Oiangu eta inguruko mendi-bideetatik paseatuz, gure pazientea den Eugenio Lazkanok, sendabelarrei buruz duen ezagutza handiaren zati bat izan da: ahoa zaintzen lagunduko diguten sendabelarrak eta erremedio naturalak.
Entziak inflamatuta ditugunerako, (Plantago mayor) zain-belarra (llanten) edoeta (Equisetum arvense) azeri-buztana belarrekin egindako tisana edo infusioek entzien hantura arintzen laguntzen digute.
Era berean afta edo aho ulzerentzako (Origanum vulgare) oreganoa, (Thymus vulgaris) ezkaia eta (Salvia Officinalis) salbia enjuageak ere erabili ditzakegu, baita (Sambucus ebulus) intxusa ura ere.
Onddoen kasuan, (Thymus vulgaris) ezkai ur konzentratuarekin ahoa garbitu dezakegu, azken hau egunerokotasunean eginez gero txantxarra ekiditen du; halaber (Glycyrrhiza glabra) erregaliz enjuageak bakterio-plaka sortzea eragozten du.
Ahoa garbi eta halitosi gabe mantentzeko (Pimpinella anisum) anis haziak murtxikatzea lagungarria da, baita (Mentha spicataa) mendabeltzaren hostoak murtxikatzea ere. Beste gaitz deseroso bat, herpesa da, (Lysimachia arvensis) pasmo-belarraren tisana egin eta gasa batekin aplikatuz gaitz hau baretzen da.
Haginetako minerako baratzuria eta (Syzygium aromaticum) iltzea,antibiotiko, analgesiko eta antiinflamatorio ezin hobeak dira, aspaldiko garaietatik erabiliak. Baratzuria, ale bat txikituz sortutako pasta mindutako zonan ipiniz erabil daiteke.
Modu berean aplikatu dezakegu iltzea urarekin hezetu eta birrinduz sortutako pasta.
Atm masailhezur-artikulazioko minak, (Hypericum perforatum) santio-belar edo hiperiko olioarekin, masajeak eginez baretu dezakegu.
Propoleoa gehitu
Guztiei propolioa gehitu diezaiekegu, erremedio natural indartsua. Mikrobioen aurkako propietateak ditu eta plaka hortzerian atxikitzea galarazten baitu.
Kontutan izan erremedio hauek denak lagungarriak direla, eta ez dutela profesionalaren tratamendua ordezkatzen. Erremedio horiek erabili aurretik, profesional edo aditu bati konsultatu.