Jokin Intxausti (Zerain, 1996) Robotika industrialeko goi mailako teknikaria da. Haren zaletasun nagusiak mendia eta baratzea dira. Goierriko Bi Handiak proban hiru aldiz parte hartu du. Aurten, lehenengoz, bukatzea lortu du. Zegama-Aizkorri mendi maratoian ere parte hartu du, Zeraingo herriari dagokion dortsalarekin.
Pelikula edo telesail bat?
Gran Torino.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Mikel Urdangarin. Bere kontzertu pare batean egon naiz.
Abesti bat?
Gaur gurutzatu gara.
Liburu bat?
Angel Martinen Por si las voces vuelven.
Kolore bat?
Arrosa.
Oporretarako toki bat?
Mendia eta hondartza dituen edozein toki.
Zer gosaltzen duzu?
Jogurta zerealekin.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Aurtengo uztailaren 8a: Goierriko Bi Handiak probaren irteera. Bost urte neramatzan proba egin nahian eta azkenean lortu dut. Poz ederra hartu nuen, proba bukatu eta itzala hartu nuenean! Gainera, Zerainen herri guztia kalera atera zen animatzera eta oso hunkigarria izan zen.
Sekula egin dizuten opari bereziena?
Bikoteak oparitutako kontzertuetarako sarrerak.
Amets bat.
Osasuna edukitzea urte askotan.
Bizitzako plazer txiki bat.
Garagardo bat edatea, lagunartean.
Goierriko txoko kuttuna.
Oamendi.
Zerainen biziko ez bazina…
Zerainen antzeko beste herri txikiren batean.