Zumarraga jaioa 1970ean, Urretxun bizi naiz gaur egun. Urteak dira argazkilaritzara zaletu nintzela, karreteekin eta diapositibekin ibiltzen ginen garaitik. Argazkiak errebelatzeko ikastaro baten harira sartu nintzen Argazki elkartean, eta gaur egungo han jarraitzen dut, ikasten.
Irudiko argazkia Antioko ermitan ateratakoa da, 2018ko Santa Isabel jaietan. Argazkilariok asko maite dugun tokia da, eta zaila izaten da han bestelako argazki bat ateratzea. Argazkilaritzatik gehien gustatzen zaidana gauzen eta tokien perspektiba ezberdinak lortzea da; beti argi eta enkuadre ezberdinen bila aritzen naiz. Aro digital honen guztiok dugu kamera bat, eta erronka bat da niretzat argazki ezberdinak ateratzea. Niretzat egiten ditut argazkiak, momentua gozatuz, eta zaletasuna partekatuz bada, hobeto.
Datu teknikoak
Nikon D500 • Tokina 11-20 mm (11mm) • f22 • 1/20s • ISO: 12800