Ataungo txirrindulari lasterketak antolatzen bizitza osoa darama Juan Arrondok (Ataun, 1955). Horrez gain herrian antolatzen diren hainbat ekitalditan beti laguntzeko prest izaten da, mendi martxak, Jentilen Etorrera… «beti saltsan ibili naiz». Lehen lerroko lana utzia badu ere, laguntzen jarraitzen du, «batez ere diru bilketan eta bide gurutzetako jendea aurkitzen aritzen naiz». Antolakuntza lana asko zaildu dela dio, «gastuak eta exijentzia handiagoak dira orain eta jende gehiago behar da».
Ze zaletasun dituzu?
Bizikleta eta mendia. Korri asko egindakoa naiz eta lasterketa ugaritan parte hartutakoa, baina, badira hiru urte korrika egiteari utzi niola.
Txirrindulari bat.
Bernard Hinault eta Marino Lejarreta.
Pelikula bat.
Oestekoak.
Abeslari bat.
Benito Lertxundi.
Abesti bat.
Oi Zuberoa.
Oporretarako leku bat.
Dolomitak eta Europako Mendiak.
Zer gosaltzen duzu?
Fruta, kafesnea, zerealak eta ogi txigortua.
Kolore bat.
Berdea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Gure ezkontzakoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Lehenengo bilobaren jaiotza.
Amets bat.
Emaztea jubilatzen denean Dolomitetara joatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Kirola egin ondoren ondo jatea.
Goierriko txoko bat.
Aralar.
Ataunen biziko ez bazina…
Goierriko edozein herritan.