Ana Urieta eta Carol Soto • Ikaskide Akademia (Beasain)
Azkeneko egun haiek Oierrentzat aurrekoak baino gozoagoak ziren. Eskolan hasi aurretik inoiz ez bezela ari zen gozatzen, egunez egun, goizetik gauera arteko minutu eta segundu bakoitza disfrutatuz. Urtero bezala, bere guraso eta arrebarekin Cacereseko (Extremadura, Espainia) herrian igarotzen zituen oporrak. Han aitona-amonak zituen, eta haien etxera joaten ziren.
Maiatzan hasia zen oporrekin amesten: bere hango koadrilarekin planak egiten eta horrek motibazio berezia ematen zion azken azterketak ondo egiteko. Oporretan guztiz disfrutatzeko aukera bakarra zen hori; bestela, amak esanda, ingelera, matematika eta antzeko ariketak egin beharko zituen egunero… Ez, ez! Horiek ez dira benetako oporrak!
Goizean bizikleta hartu eta herritik bost kilometrotara dagoen errekan bazkaltzeko ordura arte lagunekin jolasean egotea; bazkaltzeko orduan etxera itzuli eta azkar-azkar platerak hustu eta berriz ere kalera irtetea; arratsaldean,inguruko mendietan abentura bila ibilltzea; gaueko ordu txikitan etxeratzea… Beti ere, praka motzak eta txankletak kendu gabe… Horiek ziren Oierrentzat oporrak, bai!
Baina iritsi zen eguna, ai ene! Oierren burbuila, pluf, lehertu zen azkenean. Lehenengo egunean berandu xamar joan zen eskolara, aurkezpena zen eta. Nahiko lokartuta zegoen hala ere. Atea zeharkatu eta berehala ikusi zituen lagunak: Mikel, Ander, Saioa, Aratz… Denek ziruditen nekatuta eta urduritasun puntu bat somatu zuen Oierrek beraiengan, bera ere urduri zegoen! Segituan oporretako egunak oso urrun zeudela iruditu zitzaion.
DBHko azken urtea zen eta irakasleak jada ezagunak ziren; nobedaderik ez alde horretatik, gauzak aurreko ikasturtean bezelakoxeak izango zirela zirudien. Hala ere, Oierren bihotzean zirrara berezi bat zebilen dantzan. Ikasturte berri horrek nolako ezusteak ekarriko ote zizkion? Maiderrek (Oier haurtzaindegian maitemindu zen berataz) egingo zion kaso pixka bat behingoz? Saskibaloiko txapelketa irabaztea (aurreko denboraldian bigarren izan ziren) lortuko ote zuten? First agiria (hau gurasoen nahia zen berea baino gehiago) aterako al zuen?
Helburuak betetzeko lana
Bere buruan galdera hauek eta beste asko zebiltzan bueltaka eta ez zuen haientzat erantzunik, galderak baino gehiago helburuak ziren, eta haiek egia bilakatzekotan lana egin beharko zuen, hori bazekien. Eguerdian, etxera itzultzean, amaren galderari «oso ondo» erantzun zion, eta egia zen.