Irailaren 25ean, Arrasateko (Gipuzkoa) Amaia Udal Antzokian kantatuko du Iñaki Apalategik, 17:00etan. Hirugarren aldiz lehiatuko da beasaindarra. «Ondo egin nahia beti egoten da. Beraz, ahal dudan ondoena egin, eta gero-gerokoak. Hasieran eta bukaeran kantatu, norekin kantatu… gauza guzti horiei garrantzia kendu behar zaie. Garrantzia egiten duenak dauka. Saio bakoitza bizi beharra dago. Fase bakoitzean norberak jartzen dio helburua bere buruari. Lehenengo fasean, lehenengo fasean pentsatu behar da baina horrek ez du esan nahi ez daukazula hurrengo fasera sailkatzeko gogorik. Jende asko geratu da kanpoan eta zortea da hor kantatzea».