Gaur , irailak 16, hasiko dira Santa Anastasia jaiak Urretxun, eta lau eguneko egitarau betearen barruan, dagoen kontzertu eskaintza aipagarria da, bereziki Gernikako Arbola plazan. Gaur, hilak 16, IX. Hip-Hop jaialdia izango da (22:30); bihar, Zelandak eta Reindicentesek –irudian– joko dute (23:00); eta igandean, Huntza taldeak (23:30). Txosnetan ere badira kontzertuak.