Aurrez sailkatuta zegoen bertsolari batek txapelketan parte hartzeari uko egin diolako, lehenengo aldiz Euskal Herriko txapelketa nagusian aritzeko aukera izango du Maialen Akizu urretxuarrak. Urriaren 9an Lizarran (Nafarroa), Los Llanos kulturgunean du lehen kanporaketa, 17:00etan. «Apirilaren 25ean, erditze aurreko saiotik nentorrela esan zidaten txapelketan parte hatzeko aukera izango nuela. Astebeteko epea eman zidaten pentsatzeko. Ama izatear nengoen, aldaketa asko zetozkidan… ingurukoekin hitz egin eta baiezkoa ematea erabaki genuen. Pozetik eta opari bezala jaso nuen. Hori bai, opariak ez dira goitik behera iristen. Gipuzkoatik 16 bakarrik sailkatu gara, bide eta pauso batzuen ondorioa da. Nagoen gorputzaldi honetatik kantatu nahi dut, gorputzaldi hori islatuz. Denon helburua aurrera egitea izaten da».