Iban Urdangarin ataundarrak ere badu esperientzia Txapelketa Nagusian, bigarren parte hartuko baitu. Urriaren 2an izango du lehen saioa, Gasteizko Europako Jauregian, 17:00etan. «Izena ematerakoan izugarrizko zalantzak izan nituen. Pandemia honek denoi eman digu dezenteko kolpea, eta erabat desanimatu nintzen. Izan ere, saiorik ez baldin badaukat, txapelketak eta gainerakoak alperrik dira. Hala ere izena eman nuen eta aurtengo udan saioak mugitu dira eta alde horretatik gustura nago. Txapelketara dena ematera joaten naiz, ahalik eta aurreen geratzeko. Txapelketako ibilbidea Gasteizen bukatzen bada ez dut disgustu handiegirik eramango baina aurrera banoa, hobe».