Beasainen egiten diren kultur eta kirol ekitaldietan ohikoa izaten da Miguel Angel De las Heras (Beasain,1967) argazki makinarekin ikustea. Herriko artxibo polita osatzen ari da pixkanaka. Uztailean jokatzen den hiru eguneko Ehunmila ultra trailak eta egin berri den Igartzako Dantzarien Eguna ditu gogokoenak argazkiak ateratzeko. Saskibaloi zalea ere bada, eta BKL saskibaloi taldeari lotuta urte asko daramatza.
Ze zaletasun dituzu?
Mendira joan eta argazkiak egitea. Ibiltzea.
Pelikula bat.
Ez dut telebista asko ikusten,eta aspaldian zinera ere ez naiz joaten. Baina aukeratzekotan komedia bat aukeratuko nuke, Ocho apellidos vascos, adibidez.
Liburu bat.
Oso gutxi irakurtzen dut.
Abeslari bat.
Benito Lertxundi.
Abesti bat.
Xalbadorren heriotzean.
Oporretarako leku bat.
Conil de la frontera, Cadizen (Espainia).
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea galletekin.
Kolore bat.
Urdina.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Nire lehen semea jaio zena.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Opari gutxi jasotzen ditut, baina oso berezia izan zen BKLren 50. urteurrenean diploma eta plaka bat jasotzea.
Amets bat.
Emazteak eta bi semeek osasun ona izatea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Bazkari on bat jatetxe on batean.
Goierriko txoko bat.
Beasaingo Usurbe gurutzea.
Beasainen biziko ez bazina…
Donostian, oso gustuko dut.