Olaberrian 20-25 pertsona elkartzen dira lau hilabetero odola emateko, tartean izaten da Montse Martinez (Olaberria, 1967). Bera da herriko odol emaile elkarteko presidentea, duela 15 urte sortu zutenetik. Martinezentzat «besteei laguntzeko modu bat da. Eta gustatuko litzaidake, beharrean izaten banaiz, niretzat ere odola izatea». Honela, herritarrak animatu nahi ditu odola ematera «beharrezkoa baita eta ez baitauka ordezkorik».
Ze zaletasun dituzu?
Zaletasun ugari ditut. Asko irakurtzen dut, kakorratz-lana, bolilloak eta mota askotako bildumak egiten ditut.
Pelikula bat.
Los Goonies.
Liburu bat.
Erromako historiari buruzko edozein.
Abeslari bat edo talde bat.
La oreja de van Gogh.
Abesti bat.
Mediterraneo.
Oporretarako leku bat.
Nire aitaren jaioterria Burgosko Garganchon (Espainia).
Zer gosaltzen duzu?
Txikoria, diabetesa dela eta ez baitidate Cola Cao hartzen uzten.
Kolore bat.
Berdea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Iloben jaiotegunak.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Lore sorta bat.
Amets bat.
Erretiroa hartzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Gauez paseatzea izarrei begira.
Goierriko txoko bat.
Larraitz.
Olaberrian biziko ez bazina…
Lazkaon.