Mikel Mandiola Azarolak (Gabiria, 1997) Fraisoron abeltzaintzako gradu ertaina hasi zuen, baina artzain izan nahi zuela argi zuen eta Artzain Eskolara joan zen. «Aitonak ardiak izan zituen, baina ni jaio baino lehen kendu zituen. Lehen ardiak Anbutik ekarri nituen, Nikolas Igartzabalenetik. 16-17 urte nituen». Ez du gaztarik egiten. «Albeniz gaztagileari saltzen diot esnea. Dena den, egunen batean gazta egitea ez dut baztertzen».
Ze zaletasun dituzu?
Historia eta herriko kontuak oso gustuko ditut: bide zaharrak, baserriak…
Pelikula edo telesail bat?
Belikoak gustatzen zaizkit, batez ere. Valkiria, adibidez.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Joselu Anaiak eta Kupela.
Abesti bat?
Laja eta Landakandaren Elosutik Etxasakortara.
Liburu bat?
Aldizkariak irakurtzen ditut, batez ere. Goierritarra eta Goiberri guztiak ditut.
Kolore bat?
Berdea.
Oporretarako toki bat?
Umea nintzenean San Vicente de la Barquerara joaten ginen. Irati ere toki ederra da.
Zer gosaltzen duzu?
Kafea almendra zukuarekin eta tostada tomatearekin.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Lehenengo ardiak ekarri nituenekoa.
Sekula egin dizuten opari bereziena?
Ardiak.
Amets bat.
Okerrago ez egotea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Ardiekin mendira joatea.
Goierriko txoko kuttuna.
Arriurdin.
Gabirian biziko ez bazina…
Ataunera noa, bikotearekin.