Betidanik gustatu izan zait argazkiak egitea. Kamera konpaktuak eta ultrazoomak izan ditut, eta lagun arteko bileretan eta bidaietan lagundu izan didate. 2016an, reflex kamera bat erosi eta argazki-ikastaro bat egin nuen Gipuzkoako Argazkilari Elkartean, Donostian, argazkilaritza teknikak ezagutzeko helburuz. 2018tik Argizpiko bazkidea naiz eta bertako kideen laguntzaz argazkilaritzan sakontzen saiatzen ari naiz.
Mota guztietako argazkiak egitea gustatzen zait, baina nire artxiboan gaueko argazkiak, kalekoak eta erretratuak dira ugarienak.
Argazki hau, Beasain eta Indar fabrika lotzen dituen N-I pasabidean hartu nuen 2022ko otsailaren 28an; gau itxia eta trafiko handia, abiadura… eta helmugara iristeko gogoa.
Datu teknikoak
Nikon D5300 • Tokina 11-16 • ISO 100 • F/8 • 30sg • 15 mm • Photoshop CC