Aitzol Asurmendi • Maizpide euskaltegia (Lazkao)
Gaztelaniaren eragina dela eta, ez dira gutxi euskaraz trakets idatzitakoak eta esandakoak. Eta horien artean badira, gaur ikusiko dugun bezala, -(e)LA matrikula daramatenak, itsusiak baino itsusiagoak. Kontua da egunetik egunera maizago entzuten ditugula (gaztetxoen nahiz heldu askoren ahotan). Ea lehenbailehen baztertzen ditugun, gure euskararen onerako izango da eta! Hona hemen ‘sailkapena’:
1- Azalpen bat emateko:
Zerbait agindu, erregutu edo gomendatu ondoren, horren arrazoiaren berri ematen dugu. Beste batzuetan harriduraren arrazoia adierazteko erabiltzen dugu.
- Etorri berehala mahaira, bazkaria prest dagoela! Oker
- Etorri berehala mahaira, bazkaria prest dago eta! Zuzen
- Kontuz, zopa oso beroa dagoela! Oker
- Kontuz, zopa oso beroa dago eta! Zuzen
- Dedio! Gaueko hamaikak direla! Oker
- Dedio! Gaueko hamaikak dira eta. Zuzen
2. Baiezkoak eta ezezkoak indarrez adierazteko:
- Noski joango naizela! Oker
- Joango ez naiz, bada! / Horixe joango naizela! / Joango naiz, joango naizenez! Zuzen
3. -(e)NA – (e)LA bihurturik:
- Gure herrian bada gizon bat oso xelebrea dela. Oker
- Gure herrian bada gizon bat oso xelebrea dENA. Zuzen
- Gure herrian bada gizon bat, oso xelebrea (bera). Oker
4. Ondorioa adierazten dutenekin:
- Bilbo hain da txikia (hain txikia da), ez dela mapan ikusten! Oker
- Bilbo hain da txikia, NON/EZEN ez baita/den mapan ikusten! Zuzen
- Bilbo hain da txikia, ez baita mapan ikusten! Zuzen
- Bilbo ez da mapan ikusten, hain da txikia! Zuzen
- Bilbo, hain txikia denez gero, ez da mapan ikusten. Zuzen
5. Hainbat ezezkotan… -(e)nik erabili beharrean:
- Luisek ez du uste gaur elkartean afaria izango duela! Oker
- Luisek ez du uste gaur elkartean afaria izango duENIK! Zuzen
6. Erne gaztetxo askoren erabilera xelebre honekin (baldintzazkoetan):
- Jonek zera esan du, pelikula ona badela, gurekin etorriko dela! Oker
- Jonek zera esan du, pelikula ona BADA, gurekin etorriko dela! Zuzen
7. -(e)LA / -(e) LARIK:
Moduzko esaldiekin (zer egin ez dakiELA dago) edo denborazkoekin (entrenatzen ari zELA, erori egin zen) erabiltzen dugu; ez, ordea, gaztelaniaren eraginez egiten ditugun esaldi «moderno»etan.
- Urkulluk Feijoori berriro elkartzeko eskatu zion, ezezkoa jaso zuelarik. Oker
- Urkulluk Feijoori berriro elkartzeko eskatu zion, baina (eta) honek ezetz erantzun zion. Zuzen
8. Apustuetan eta desafioetan:
- Erdi-erdian jotzen dudala! Oker
- Baietz erdi-erdian jo! Zuzen
- Ekartzen dudala oraintxe bertan! Oker
- Baietz oraintxe bertan ekarri! Zuzen
- Ez didazula kentzen! Oker
- Ezetz kendu! Zuzen
9. ‘Subjuntiboak’:
- Zinez eskertzen dizut lan hori egin duzula. Oker
- Zinez eskertzen dizut lan hori egin IZANA. Zuzen
10. Azken labekadakoak:
- Orain dela bi aste izan ginela erromerian! Oker
- Orain dela bi aste izan GINEN erromerian!Zuzen
- Bi aste dira erromerian izan GINELA! Zuzen
Moduzko esaldiekin (zer egin ez dakiELA dago) edo denbo