Euskaraldia hasi aurretik lan handia egin da Goierri guztian. Horren lekuko dira giroa berotzeko egin diren hainbat ekitaldi, baita ateratako argazkiak ere. Herriz herri, elkartez elkarte edo lantokiz lantoki egindako lanaren lagin bat dira ondorego argazkiak.
![Euskaraldia-1](https://goiberri.eus/site/files/2022/11/Euskaraldia-11.jpg)
Lazkao. Lazkaoko gazteek bat egin dute Gaztealdiarekin eta Euskaraldiarekin. Ekintzez hitz egiteko garaia dela aldarrikatuko dute.
![Euskaraldia-2](https://goiberri.eus/site/files/2022/11/Euskaraldia-21.jpg)
Beasain. Herriko elkarte eta eragileek Euskaraldiarekin bat egin dute eta beasaindarrei Euskaraldian parte hartzeko dei egin diete.
![Euskaraldia-3](https://goiberri.eus/site/files/2022/11/Euskaraldia-3.jpg)
Ordizia. Erraldoiak lagun izan dituzte Ordiziako elkarteek eta eragileek Euskaraldiaren Plaza Nagusiko aurkezpeneko ekitaldian.
![Euskaraldia-4](https://goiberri.eus/site/files/2022/11/Euskaraldia-4.jpg)
Urretxu-Zumarraga. Kike Amonorrizek hitzaldia egin zuen Zumarragan Euskaraldia antolatzearen arrazoiak azaltzeko.
![Euskaraldia-5](https://goiberri.eus/site/files/2022/11/Euskaraldia-5.jpg)
Lazkao. Herrietan sortutako Euskaraldiko batzordeek egindako lanaren emaitza ikusiko da datozen egunetan.
![Euskaraldia-6](https://goiberri.eus/site/files/2022/11/Euskaraldia-6.jpg)
Zumarraga. Aldai Hortz Klinikako langileak ‘Hitzez Ekiteko Garaia’ banderarekin. Arigunea izango da aurtengo Euskaraldian.
![Euskaraldia-7](https://goiberri.eus/site/files/2022/11/Euskaraldia-7.jpg)
Zumarraga. Zimer etxetresna elektrikoen dendako arduradunek Euskaraldiarekin bat egin dute aurten ere, arigune rolean.
![Euskaraldia-8](https://goiberri.eus/site/files/2022/11/Euskaraldia-8.jpg)
Urretxu. Apaolaza Autobusak enpresa arigunea izango da aurtengo Euskaraldian ere, ‘Hitzez ekiteko garaia da’ aldarrikatzeko.