Goierriko merkatari elkarteak kanpaina bereziak egiten ari dira azken asteetan, azaroko azken ostiraleko Black Friday entzutetsuaren harira, Eguberrietako kanpaina bereziarekin hasi aurretik. Irudimenik ez zaie falta Goierriko merkatariei. Bestalde, herrietako dendetan erosketak egitearen garrantzia nabarmentzen ari dira egunotan, sentiberatze kanpaina bereziekin.
Ordizian, Ostiral urdina
Black Friday-ri erreferentzia eginez, azaroaren 27ra arte, Ostiral Urdina kanpainan murgilduta dago Ordizian elkartea. «Denek beltza ikusten dutenean, guk urdina ikusten dugu», diote. 300 euroko erosketa balea zozkatuko dute erosketak Ordizianeko dendetan erosketak egiten dituztenen artean.
Erosketa baleaz gain, 20.240 zenbakidun hamabost Gabonetako loteria dezimo ere banatuko dituzte. Zozketan parte hartzeko, parte hartzaile diren establezimenduetan erosketak eginez lortu daitezkeen txartelak bete eta Ordizian elkarteko bulegoko postontzian bota behar dira. Azaroaren 29an egingo dute zozketa.
Legazpin, Ostegun Gorria
Ilintik kanpaina berezia jarri du martxan Ostegun Gorria izenarekin, Black Friday-ren publizitate mezuari eta deskontuei aurre egiteko. Ostegun Gorriak sariak ere izango ditu, eta Ilintik 800 euro banatuko ditu zozketa bidez, 100 euroko zortzi baletan banatuta.
Zozketan parte hartzeko, argazkia edo selfy-a atera behar da merkatari batekin. Argazki hori Facebook edo Instagramera igo beharko da, erosketaren unea hitz bakar batekin deskribatuz, eta #ostegungorriailinti traola erabiliz. Guztien artean zozkatuko dira 100 euroko txartelak. Zozketa azaroaren 25ean egingo dute.
Beasainen, 500 euro arteko sariak
Beasain Bareak txartelarekin (gaur, azaroak 25 da azkeneko eguna) erosketak ordaintzen dituztenen artean 500 euro arteko sariak zozkatuko ditu Bareak elkarteak. Bestalde, kanpaina berezia egiten ari dira herrian erosketak dituen onuraz sentsibilizatzeko, Zure, nire, herriarengatik lelopean. Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuek herrian duten eragina azpimarratu nahi du sentiberatze kanpaina horren bitartez.
Abenduaren 1etik aurrera, Eguberrietako kanpaina berezia egingo dute.
Urretxun eta Zumarragan, abenduaren 1etik 31ra
Bitartean merkatari elkarteak abenduaren 1etik 31ra arteko Eguberrietako kanpaina berezia diseinatu du Herrian erostearen magia lelopean. Laster emango dituzte xehetasunak.
LazkaOn
Abenduko gabonetako kanpainarekin hasi aurretik, Lazkaon sentiberatze kanpainarekin ari dira egunotan, Konektatu merkaritzara, konektatu irribarrera lelopean.