Loli Barreal Diazek (Lazkao, 1977) Mujika fruta-dendaren Ordiziako eta Idiazabalgo dendetan lan egiten du. Urtebete darama Idiazabalen eta oso gustura dago. «Idiazabalek xarma du. Oso polita da. Eta jendea oso atsegina da».
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Mendira joatea, irakurtzea eta lagunekin egotea. Egia esan, ez dut denbora libre askorik.
Zein da zure mendi kuttuna?
Txindoki, Oiangu…
Pelikula edo telesail bat?
La casa de papel.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Gaztea irratia entzuteko ohitura dut. Denetarik entzuten dut, euskaraz eta gazteleraz, eta dena dut gustuko. Semeen reggaetoia ere entzuten dut: gazte sentiarazten nau.
Abesti bat?
Aitanaren Ya no quedan mariposas.
Liburu bat?
Claudia Osborneren Lo mejor de ti ari naiz irakurtzen.
Kolore bat?
Gorria.
Oporretarako toki bat?
Galizia. Nire gurasoak hangoak dira. Oso gustura joaten gara bertara.
Zer gosaltzen duzu?
Ogi txigortua gurinarekin eta marmeladarekin eta ebaki bat.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Semeen jaiotze eguna.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire gurasoak ondo egotea. Bizitza oparia da eta egunero gertatzen dira gauza politak.
Amets bat.
Bidaiatzeko denbora edukitzea.
Goierriko txoko kuttuna.
Oiangu.
Ordizian biziko ez bazina…
Une honetan ez nintzateke Ordiziatik mugituko.