Nahia, Amaia, Ainhoa, Montse • Kresala Logopedia-Psikologia gabinetea (Beasain)
Oraingoan lengoaiaren baloraziori buruz hitz egingo dugu. Bai ahozkoa (hizketa atzerapena, TDL) eta baita idatzizkoa ere (irakurketa-idazketa zailtasunak, Dislexia). Profesionalon helburu nagusiena, gugana jotzen duten pertsona zein familiei, ahalik eta harrera hoberena eman eta gure laguntza eskaintzea da.
Zailtasuna vs trastornoa
- Hizketa atzerapena. Adin kronologikoari dagokiona baina hizketa maila baxuagoa. Tratamendu eta lanarekin konpentsatzen da.
- TDL (Lengoiaren Nahaste Espefizifikoa). Neurologikoa da, hizketaren atal gehiago daude inplikatuak. Tratamendura erresistentzia gehiago agertzen dituen arren landu behar da.
- Irakur-idazketa zailtasunak. Adin kronologikoari dagokiona baino irakurketa eta idazketa maila baxuagoak. Tratamendu eta lanarekin erraz konpentsa daitezke.
- Irakurketa Zailtasunaren Trastorno Espezifikoa (Dislexia). Neurologikoa da, irakurketaren mekanika eta ulermeneko zailtasunak daude. Ondorioz idatzizkoak. Tratamendua oinarri da eta lan espezifikoa eskatzen du, hobetzen da.
Zein dira baloraziorako pausoak?
Erlazio honen hasiera, lehen elkarrizketa eta datuen jasotze prozesua izaten da. Prozesu honetan ezinbestekoa da familiak, ikastetxeak zein beste entitateak ematen diguten informazioa jasotzea. Informazio honen arabera, balorazioaren diseinua burutzen da. Hasiera batean, froga batzuen pasatzea erabakitzen da, familiarekin hitzorduak adostuz (beharren arabera aldatzen joan daiteke). Familia prozesu osoan zehar informatua izanen da.
Bigarren pausoa ebaluazioarena da. Kresalan ditugun baliabideak (pertsonazkoak, frogak, ezagutza eta beste entitate batzuekin kolaborazioa) dira gure balorazio prozesuan zigilua uzten dutenak.
Hirugarrenik, txostenaren ematea izanen da, honen azalpen zabala. Gurasoek edota pertsonak dituen momentuko zalantzak argitzen dira. Tratua oso gertukoa da, erosotasun giro bat sortuz. Prozesu honetan oso garrantzitsua da informazioa ulerkorra izatea eta azalpenak argiak izatea.
Azken prozesua, beste ikastetxe (irakasle, orientatzaile) zein zentroekin harremana sortzea da. Balorazioa pasa zaion pertsona zein haurren gurasoei zalantza berriak sortzen bazaizkie, hauek argitzen joaten gara uneoro.
Eskua eman
Kalitatezko balorazio txostenak burutzearen helburu nagusia, gure eskuetan dagoen pertsonari zein bere ingurukoei ibilbidean eskua eman eta hauen bizi kalitatea hobetzea da!