Garazi Irastortza (Altzaga, 2003) Euskal Filologia ikasten ari da Gasteizen. «Euskara ikasgaia beti gustatu zait, euskal kultura gustuko dut, umetatik irakaslea izan nahi dut eta, gainera, nire amak ere Euskal Filologia ikasi zuen», dio.
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Euskal dantzak (Amets Bide taldean dantza egiten dut), paseatzea eta jatea.
Zein da zure ibilbide kuttuna?
Altzagaratera joatea.
Gustuko jakia?
Amaren kalabaza purea eta arrautza apurtuak.
Pelikula edo telesail bat?
Merli.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Izaro Andres.
Abesti bat?
Ibil Bedi taldearen Ama abestia.
Oporretarako toki bat?
Rias Baixas. Iaz joan ginen eta asko gustatu zitzaidan.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea eta ogi txigortua. Ahal bada, izokin ketuarekin.
Kolore bat?
Horia edo arrosa, baina pastelak.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Lagunok Benidormen egon gara uda honetan eta egun batean Alteara joan ginen. Oso polita da eta primeran pasa genuen. Oso oroitzapen ona dut.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire anaia.
Amets bat.
Ingurukoak eta ni zoriontsu izatea.
Plazer txiki bat.
Ilunabarra ikustea, ahal bada hondartzan.
Goierriko txoko kuttuna.
Bost Haitzak. Altzagaratera bidean dago.
Altzagan biziko ez bazina…
Olaberria asko gustatzen zait. Sekulako bistak, etxe politak, lasaia, herri giroa…