Ile-apaindegian hazitakoa da Estibalitz Ruano Matxain (Ordizia, 1974), «amak ile-apaindegia etxean zuen eta orduak pasatzen omen nituen bertan». 13 urterekin ikasketak hasi zituenetik langintza horretan ari da, eta 20 urte betetzerako ireki zuen bere ile-apaingegia. Langintza duena artea dela sentitzen du, «egunero zerbait berria sortzeko aukera dut eta».
Zure lanetik zer duzu gustukoena?
Bezeroak nire lanari esker hobeto sentitzen direla jakitea.
Erreferentziazko ile-apaintzailerik?
Nire ama, eta berak sorrarazita Toni & Guy eta Vidal Sasoom ingelesak.
Ze zaletasun dituzu?
Irakurri, pianoa jo, eskulanak egin, lagunekin egon…
Pelikula bat edo telesail bat.
Barrea eragiten didatenak.
Musika talde edo abeslari bat.
Barricada eta Whitney Houston.
Abesti bat.
Barricadaren No hay tregua.
Liburu bat.
Patricia Cornwell, Noah Gordon, Ken Follet eta Ildefonso Falconesen batzuk ditut gustukoenak.
Oporretarako leku bat.
Australia.
Zer gosaltzen duzu?
Laranja bat, kafea eta ogi txigortua edo gailetak.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna?
Seme-alabak jaio ziren egunak eta gurasoak hil zirenak.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Etxekoen bideo bat.
Amets bat.
Lupus gaitzarentzat osabidea aurkitzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Txokolatea.
Goierriko txoko bat.
Nire etxea.
Ordizian biziko ez bazina…
Australian.