Elena Fernandez de Arangiz (Urretxu, 1957) Frantzian bizi izan zen urte luzetan eta duela urte batzuk Urretxura itzuli zen. Eskulanak egiten ditu eta inguruko azoketan saltzen ditu. «Nire amaren bi ahizpa Frantziara joan ziren bizitzera, Berastegitik. Aitari frantsesa ikasi behar nuela sartu zitzaion buruan eta 10 urte nituenean Frantziara bidali ninduten». 15 urterekin itzuli zen. Badiola orrazi lantegian eta janari-denda batean lan egin zuen eta ondoren Frantziara itzuli zen. Bertan ezkondu zen. 2011n itzuli egin ziren eta 2014an alargun gelditu zen. Joste-lanak egiten ditu eta azoketan saltzen ditu.
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Jostea eta irakurtzea.
Pelikula edo telesail bat?
Ez dut ia telebistarik ikusten.
Abeslari bat edo musika talde bat?
Edith Piaf, noski.
Abesti bat?
Edith Piafen Hymne à l’amour. Ezagutzen dudan abesti ederrenetako bat da eta jende askok ez du ezagutzen.
Oporretarako toki bat?
Frantzia oso herrialde ederra da, baina frantsesik gabe. Michelek ere, nire senar ohiak, hori esaten zuen.
Zer gosaltzen duzu?
Kafea, kafea eta kafea.
Kolore bat?
Urdina.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Bat aukeratu beharra al dut? Horrenbeste ditut…
Plazer txiki bat.
Nire lagunekin bazkaltzera joatea. Askotan joaten naiz. Edozein egunetan.
Goierriko txoko kuttuna.
Irimo. Ez naiz askotan joaten, baina hor dugu beti. Irimora begira bizi gara: nola dagoen, euririk egingo duen…
Urretxu biziko ez bazina…
Frantziara itzuliko nintzateke.