Kanpo lanak egin, behorrei kasu egin… Bitorietxe baserrian eta inguruetan ibiltzen da gustura Anttoni Irastortza (Zaldibia, 1963). Baina herriko kaleetan ere egunero ikusten dute zaldibiarrek, azken 30 urteotan udaleko langilea baita. Bere zeregin nagusia garbiketa da, kaleak zein eraikinak, baina peoitzan ere aritzen da tarteka. «Kanpoko lanak egitea gustatzen zait, kalekoak», dio. Hala ere, ehorzle lana egiten zaio gogorrena, «orain asko errausten badira ere, lurperatzen ditugun denak dira ezagunak, eta gaztea izanez gero oraindik ere gogorragoa izaten da».
Ze zaletasun dituzu?
Mendia, natura eta lurrarekin harremana duen guztia. Margotzea ere gustatzen zait.
Abeslari bat.
Benito Lertxundi.
Abesti bat.
Lertxundiren Jaun baruak.
Pelikula bat.
Hidalgo, desertuko zaldi lasterketa baten ingurukoa da.
Liburu bat.
Nobelak irakurtzen ditut batez ere.
Oporretarako leku bat.
Suitza.
Zer gosaltzen duzu?
Kafesnea gailetekin.
Kolore bat.
Urdina.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Semea jaio zenekoa.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Semeak idatzitako bertso bat.
Amets bat.
Euskara indartzea eta zabaltzea.
Bizitzako plazer txiki bat.
Aralartik buelta bat ematea.
Goierriko txoko bat.
Zaldibia.
Zaldibian biziko ez bazina…
Lazkaomendin.